CIFP Plaiaundi LHII

Más resultados..

Generic selectors
Solo coincidencias exactas
Buscar en el título
Buscar en contenido
Post Type Selectors
post
page
Filtrar por categorías
Administrazioa eta kudeaketa
Aktualitatea
Berriak
Ekitaldiak
Gizarte eta kultur zerbitzuak
Goi mailako
Ikaskuntza-Eredua
Ikasleak
Informatika
Jakinarazpenak
Maila ertaina
Matrikulazioak
Merkataritza eta garraioa
Orrialdeak
Osasungintza
Proiektu eta Zerbitzuak
Proiektuak
Tramiteak idazkaritzan
Zentroari Buruz
Zerbitzuak
Zikloak

EM – Errepideko Garraiorako Ibilgailuak Gidatzeko Teknikaria

PRESTAKUNTZA PLANA (2000 ordu, 2 ikastaro)
Astero 1. mailako moduluak:
7h Hasierako gidaldia.
5h Garraioaren araugintza-, ekonomia- eta gizarte-ingurunea.
5h Salgaien garraio-zerbitzuak.
5h Biltegiratze-eragiketak.
6h Ibilgailuen oinarrizko mantentze-lanak.
2h Lehen laguntzak.
Astero 2. mailako moduluak (otsailera arte)
10h Zentzuz eta segurtasunez gidatzea.
4h Bidaiarien garraio-zerbitzuak.
8h Ingelesa.
5h Laneko prestakuntza eta orientabidea.
3h Enpresa eta ekimen sortzailea.
35h Lantokiko prestakuntza. (otsailetik ekainera, 380h)
ZER IKASI ETA EGINGO DUT?
  • Ibilgailuaren oinarrizko mantentze-lanak eta azterketak egitea, jarraibideetan eta mantentze-planean jasotzen diren eragiketak eginez.
  • Gidariari, bidaiariei, zamari eta ibilgailuari buruzko dokumentazioa prestatzea, egingo den eragiketaren eskakizunen arabera.
  • Bidaiariak ontziratzeko, salgaiak jaso eta entregatzeko eta ibilgailua kargatu eta deskargatzeko eragiketak egitea, lotutako araudia eta ezarritako protokoloak aplikatuta.
  • Herri barruko eta herriz kanpoko bideetan gidatzea ibilgailuak, zirkulazioko, bide-segurtasuneko eta errepideko garraioko arauak betez.
  • Herri barruko eta hiriarteko bideetan ibilgailua zentzuz eta segurtasunez gidatzea, gidatze prebentiboko teknikak eta hura gauzatzeko beharrezko jarduketak aplikatuta.
  • Salgai arriskutsuak garraiatzeko ibilgailuak, zisterna-ibilgailuak eta salgai mota desberdinei berariaz egokitutako beste ibilgailu batzuk gidatzea, segurtasun-protokoloak eta prebentzio-irizpideak aplikatuta.
  • Ibilgailuak egoera berezietan gidatzea, segurtasun-protokoloak eta prebentzio-irizpideak aplikatuta.
  • Larrialdi-egoeretan jardutea, ezarritako prozedurak eta protokoloak aplikatuta.
  • Bidaiariei arreta eta informazioa ematea, kasu bakoitzean komunikazio-teknika egokiak aplikatuta.
NOLA?
  • Metodologia aktiboa eta elkarlanekoa.
IRTEERA PROFESIONALAK
  • T.I.R. (Nazioarteko garraioa) kamioi-gidaria.
  • Salgai arriskutsuen kamioi-gidaria.
  • Kamioi atoidun eta/edo traktokamioiko gidaria.
  • Zisternetako gidaria.
  • Hozkailu-ibilgailuaren gidaria.
  • Ibilgailuen gidaria.
  • Hormigoi-ontziko gidaria.
  • Ibilgailu baskulatzailearen gidaria.
  • Auto-iraulketako ibilgailuen gidaria (Dumper).
  • Errepidean laguntzeko garabi-ibilgailuen gidaria.
  • Ibilgailu berezietako gidaria.
  • Animalia biziak garraiatzeko ibilgailuen gidaria.
  • Bidaiariak errepidez garraiatzeko ibilgailuen gidaria.
  • Hiriko, hiriarteko eta nazioarteko autobus-gidaria.
  • Eskola-autobuseko gidaria.
  • Taxi-gidaria.
  • Automobilen gidari profesionala.
  • Bederatzi plaza arteko bidaiariak garraiatzeko ibilgailuen gidari profesionala.
  • 3.500 kilorainoko furgoneta-gidaria.
ZER IKASTEN JARRAI DEZAKET?
  • Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
  • Goi-mailako Lanbide Heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren arabera lanbide-moduluen baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin.
  • Unibertsitate-irakaskuntzak, indarrean dagoen araudiaren arabera baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin.

comercio@plaiaundi.eus / transporte@plaiaundi.eus

periodico-blanco
  • Actualidad