CIFP Plaiaundi LHII

Más resultados..

Generic selectors
Solo coincidencias exactas
Buscar en el título
Buscar en contenido
Post Type Selectors
post
page
Filtrar por categorías
Administrazioa eta kudeaketa
Aktualitatea
Berriak
Ekitaldiak
Gizarte eta kultur zerbitzuak
Ikaskuntza-Eredua
Ikasleak
Informatika
Jakinarazpenak
Matrikulazioak
Merkataritza eta garraioa
Orrialdeak
Osasungintza
Proiektu eta Zerbitzuak
Proiektuak
Tramiteak idazkaritzan
Zerbitzuak
Zikloak

LH sartzeko baldintzak

Heziketa Ziklorako hezkuntza baldintzak edo bideak.

Erdi Maila – D gradua

1. bidea (%75): Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo Lanbide Heziketako oinarrizko teknikari titulua dutela egiaztatzen dutenentzat, honako lehentasun-hurrenkera honi jarraituz:
%60 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua egiaztatzen dutenentzat. 2022-2023 ikasturtetik aurrera oinarrizko graduko titulua duten ikasle guztiak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-tituluarekin sartuko dira.

Plazen %50 DBHko titulua egiaztatzen dutenentzat, lehentasuna izanik azken hiru urte naturaletan ikasketak amaitu dituztenek (2024ko ekainean titulatutakoek, 2023ko ekainean titulatutakoek eta 2022ko ekainean titulatutakoek)

Plazen %5a Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua Helduen Hezkuntzan (HHE) eskuratu dutenentzat.

Plazen %5a ikasketak atzerrian egin eta eskuratutako titulazioa homologatzeke duten ikasleentzat, betiere aurretiaz Baldintzapean izena Emateko Txartela aurkezten badute.

%15 Lanbide Heziketako oinarrizko teknikari titulua 2021-2022 ikasturtean edo lehenago lortuta dutenentzat.

Afinitate hauek zehaztu dira: EHAA – V. Eranskina – I. Taulan (38.orr.).

2. bidea (%15): berariazko prestakuntza-ikastaro bat edo sarbide-proba bat gainditu duten pertsonei esleituko zaie.

Plazen % 10 erdi edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko probak gainditu dituztenentzat edo unibertsitatera sartzeko proba gainditu dutenentzat; lehentasuna izango dute erdi-mailako Heziketa zikloetan sartzeko probek, hurrena goi mailakoek, eta, azkenik, unibertsitatekoek.

Plazen % 5 bereziazko prestakuntza-ikastaro bat gainditu dutenentzat.

3. bidea (%10): honako sarbide edo kolektibo hauei, lehentasunen ordena honetan emango zaie:
Plazen % 5 teknikari-titulua duten pertsonentzat edo sartzeko titulazio baliokidea dutela
egiaztatzen dutenentzat:
  • Lanbide-arlo bereko zikloetako tituludunak.
  • Beste lanbide-arlo batzuetako zikloetako tituludunak.
  • Gainerako titulazioak.
Plazen % 5 goi-mailako teknikariaren titulua duten pertsonentzat, edo sartzeko titulazio
baliokidea egiaztatzen dutenentzat, lehentasun-hurrenkera honen arabera:
  • Lanbide-arlo bereko zikloetako tituludunak.
  • Beste lanbide-arlo batzuetako zikloetako tituludunak.
  • Gainerako titulazioak.

Oharra: bai EM, bai GM zikloetarako, plaza erreserba txiki bat dago desgaitasun aitortua duten pertsonentzat, maila altuko edo errendimendu altuko kirolarientzat.

Goi Maila – D gradua

1. bidea (80%): Batxilergoko titulua edo Lanbide Heziketako teknikari titulua egiaztatzen dutenentzat, honela banatuta:
Plazen % 40 Batxilergoko titulua egiaztatzen dutenentzat, lehentasuna izanik azken hiru ikasturteetan titulua lortu dutenek (2024ko ekainean titulatuak, 2023ko ekainean titulatuak eta 2022ko ekainean titulatuak), honako kuotak kontuan hartuz:
Plazen % 35 Batxilergoko titulua egiaztatzen dutenentzat, jarraian adierazten den lehentasun-hurrenkerari jarraituz:
  1. Onarpen-irizpide gisa ezarritako Batxilergoko modalitatea eta, hala badagokio, irakasgaia egin izana; prestakuntza profesionalaren titulu zehatza ezartzen duen errege-dekretuan dago zehaztuta hori, eta hemen jaso da: V. Eranskina – III (45.orr.). Taula Batxilergoko titulu batetik sartzeko lehentasunak.
  2. Batxilergoko modalitatea egin izana, baina ez irakasgaia, aurreko apartatuan aipatutakoak.
  3. Batxilergoko beste modalitate bat egin izana.
Plazen % 5 ikasketak atzerrian egin eta eskuratutako titulazioa homologatzeke duten
ikasleentzat.

Eskuratutako titulazioa homologatzeke duten ikasleentzat, betiere aurretiaz Baldintzapean izena Emateko Txartela aurkezten badute.

Plazen % 40 Lanbide Heziketako teknikari titulua egiaztatzen dutenentzat, azken hiru
ikasturteetan lortuta

EHAA – V. Eranskineko II. taulan (41.orr.) zerrendatutako lehentasun-hurrenkerari jarraituz – Erdi-mailako titulu batetik goi-mailako titulu batera sartzeko lehentasunak–.

2. bidea (15%): berariazko prestakuntza-ikastaro bat edo sarbide-proba bat gainditu duten pertsonei esleituko zaie.

Plazen % 7,5 goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko probak gainditu dituztenentzat edo unibertsitatera sartzeko probak, lehentasuna izanik goi-mailako heziketa-zikloetako probak.

Plazen % 7,5 prestakuntza-ikastaro berezitu bat gainditu dutenentzat.

3. bidea (5%): goi mailako teknikari-titulua duten pertsonentzat edo sartzeko titulazio baliokidea dutela egiaztatzen dutenentzat, lehentasun-hurrenkera honen arabera:
  1. Lanbide-arlo bereko zikloetako tituludunak.
  2. Beste lanbide-arlo batzuetako zikloetako tituludunak.
  3. Gainerako tituludunak
Bai Erdi- mailakoak, bai Goi-mailakoak, sarbide bakoitzerako, aurkeztutako tituluen preferentziarekin, eta espediente akademikoko batez besteko nota hobearen arabera, eskatzaileen zerrenda izango da.

Goi Mailako Espezializazio-kurtsoak

% 100 espezializazio-kurtsora sartzeko arauz zehaztutako titulua lortu dutenek; lehentasuna izango dute aurreko hiru ikasturteetako batean eta EAEn eskuratu duten ikasleek.
Plaza libreak geratzen badira, eta eskaera egon, plaza horiek eskainiko dira honako kolektibo hauentzat, lehentasun honen arabera:
Espezializazio-ikastarora sartzeko araudiak ezartzen duen titulua ez den beste titulu bat dutenek, baina ikastaroari lotutako esperientzia egiaztatzen dutenek.
Espezializazio-ikastarora sartzeko araudiak ezartzen duen titulua ez den beste titulu bat dutenek, baina ikastaroari lotutako esperientzia egiaztatzen dutenek.
Titulurik ez izanik, egin nahi den ikastaroari lotutako ezagutzak egiaztatzen dituztenek.

> Informazio-iturria: EHAA, 2024ko maiatzaren 3ean, argitaratutako agindua ikusi.

Partekatu sarrera hau

Facebook
Twitter
Telegram
WhatsApp
Email
periodico-blanco
  • Aktualitatea