CIFP Plaiaundi LHII

Más resultados..

Generic selectors
Solo coincidencias exactas
Buscar en el título
Buscar en contenido
Post Type Selectors
post
page
Filtrar por categorías
Administrazioa eta kudeaketa
Aktualitatea
Berriak
Ekitaldiak
Gizarte eta kultur zerbitzuak
Ikaskuntza-Eredua
Ikasleak
Informatika
Jakinarazpenak
Matrikulazioak
Merkataritza eta garraioa
Orrialdeak
Osasungintza
Proiektu eta Zerbitzuak
Proiektuak
Tramiteak idazkaritzan
Zerbitzuak
Zikloak

LH sartzeko baldintzak

Heziketa Ziklorako hezkuntza baldintzak edo bideak.

Erdi Maila

1. bidea (%65): DBH titulua.

% 30 DBHko graduatu-titulua dutela egiaztatzen dutenentzat

% 25 Oinarrizko Mailako Lanbide Heziketako ziklo bat gainditu ondoren Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua lortu dutenak.

% 5 Helduen Hezkuntzaren bidez Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan tituludunak.

% 5 ikasketak atzerrian egin dituzten ikasleentzat, titulazioa homologatzeke badute eta baldintzapeko inskripzio-txartela aurkezten badute.

2. bidea (%20): Oinarrizko lanbide Heziketa titulua.(OLH)
3. bidea (%15): honako sarbide edo kolektibo hauei, lehentasunen ordena honetan emango zaie:

(3.1) Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko probak gainditu dituztenak. Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu dutenek izango dute lehentasuna.

(3.2) Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko a) apartatuan ageri diren titulu edo irakaskuntza batzuk gainditu dituztenak (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua izan ezik).

(3.3) Hasierako lanbide-kualifikazioko programa baten nahitaezko moduluak gainditu dituzten pertsonak.

(3.4) 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba.

(3.5) Beste sarbide batzuk.

📄 EMko azalpen eskematikoa

 
Oharra:
EM eta GM zikloetarako, plaza erreserba txiki bat dago desgaitasun aitortua duten pertsonentzat, maila altuko edo errendimendu altuko kirolarientzat.

Goi Maila

1. bidea (%60): Batxiler titulua (HLO – HSALO).

(1.1) % 55 Batxilergoko titulua egiaztatzen dutenentzat. VI. eranskineko III. taulan ezarritakoari jarraituz (Batxilergoko titulu batetik sartzeko lehentasunak).

(1.2) % 5 ikasketak atzerrian egin eta eskuratutako titulazioa homologatzeke duten ikasleentzat, betiere aurretiaz Baldintzapean izena Emateko Txartela aurkezten badute.

2. bidea (%20): Teknikari-titulua dutenentzat.
3. bidea (%20): honako sarbide hauetarako, zerrendan duten ordenaren araberako lehentasunarekin emango zaie:

(3.1) Dagokion aukeraren sarrera-proba bidez sartzen direnentzat.

(3.2) U1147/2011 Errege Dekretuan ezarritakoaren bidez sartzen direnentzat.

(3.3) 25 urtetik gorakoak unibertsitatera sartzeko probaren bitartez sartzen direnak.

(3.4) Beste Lanbide Heziketako Goi-Mailako Teknikari titulu baten bitartez sartzen direnak.

(3.5) Unibertsitateko titulu baten bitartez sartzen direnak.

(3.6) Beste sarbide batzuk erabiltzen dituztenak (BBBko titulua, etab.).

📄 GMko azalpen eskematikoa

Bai Erdi- mailakoak, bai Goi-mailakoak, sarbide bakoitzerako, aurkeztutako tituluen preferentziarekin, eta espediente akademikoko batez besteko nota hobearen arabera, eskatzaileen zerrenda izango da.

> Info+: EHAA, 2023ko maiatzaren 5ean, argitaratutako agindua ikusi (izena emateko eskaerak, aurkezteko,onartzeko eta matrikulatzeko epeak…).

Partekatu sarrera hau

Facebook
Twitter
Telegram
WhatsApp
Email
periodico-blanco
  • Aktualitatea