CIFP Plaiaundi LHII

Más resultados..

Generic selectors
Solo coincidencias exactas
Buscar en el título
Buscar en contenido
Post Type Selectors
post
page
Filtrar por categorías
Administrazioa eta kudeaketa
Aktualitatea
Berriak
Ekitaldiak
Gizarte eta kultur zerbitzuak
Ikaskuntza-Eredua
Ikasleak
Informatika
Jakinarazpenak
Kultur jarduerak
Matrikulazioak
Merkataritza eta garraioa
Orrialdeak
Osasungintza
Proiektu eta Zerbitzuak
Proiektuak
Tramiteak idazkaritzan
Zerbitzuak
Zikloak

ERASMUS +

Beken esleitzeko prozesua

Prozesuan barne jarraitzen diren ikasleak. Informazio gehiago “Prozesua” atalean.

Plaiaunditik mundura

Nola egin dezaket Erasmus Plaiaundin?

CIFP Plaiaundi LHIIko erdi-mailako edo goi-mailako bigarren mailako ikaslea bazara, LP modulua Europako beste herrialde batzuetan egiteko aukera duzu Erasmus+ programarekin.

Aukera paregabea da lan-esperientzia eta esperientzia pertsonala bizitzeko, beste kultura batzuetatik ikasiz eta zure hizkuntza-gaitasunak eta enplegu-aukerak hobetuz.

Nori zuzenduta dago?

CIFP Plaiaundi LHIIko ikasle, irakasle eta irakasle ez diren langileei

Gure ikastetxeak bi proiektu koordinatzen ditu KA1en barruan.

  • KA121: erdi-mailako bigarren urtean dauden ikasleentzat edo titulatu berrientzat.
  • KA131: goi-mailako bigarren urtean dauden ikasleentzat edo titulatu berrientzat.
Aurtengo deialdiaren datak.
  • Aurtengo Deialdia irailaren 11tik 18ra egongo da zabalik, 14:30an.
    • 21an prozesuan jarraitzen diren ikasleak eta kanpoan gelditzen direnak.
    • Hautagaiak hautatzeko prozesuaren behin-behineko emaitzak urriaren 9ean argitaratuko dira. Erreklamazioa aurkezteko epea urriaren 13an amaituko da, 14:30an. Urriaren 16ean behin betiko zerrendak argitaratuko dira.
    • Behin-behineko esleipenaren emaitzen erreklamazioa egin nahi baduzu bidali mezu elektroniko bat erasmus@plaiaundi.eus helbidera. Prozesua berrikusiko da, akatsik egon den ikusteko. Hartzen den erabakia behin betikoa izango da.
Ikasleen hautaketa irizpideak

1.BLOKEA: IRIZPIDE KANPORATZAILEAK (KANPOAN GERATZEKO ARRAZOIAK)

Plaiaundik Erasmus+ diru-laguntzak eskainiko dizkie 2. mailako DUALA egiteko mugikortasuna egin nahi izango dutenei. Ikastetxeko Zuzendaritzaren ustez, Erasmus+ beka ematea ikasleen ahaleginaren, lanaren eta jarreraren errekonozimendua da, eta, beraz, printzipio horietan oinarrituta, honako hautaketa-irizpide kanporatzaileak hauek zehaztu dira:

  • Diziplina-espedienterik ez izatea eta eduki ez izana.
  • Zikloko irakasle-taldeak hautatua izana.
  • Konpetentzia komunikatibo, pertsonal eta kolaboratibo onak izatea (gutxieneko nota: 7)
  • Erasmus+ beka eskatzeko unean egiten ari diren zikloko lehen mailako modulu guztiak gaindituta izatea, edo titulu bat izatea (tituludun berriak eta ziklo bikoitz bateko 2. mailako ikasleak).
  • Hautagaiak epe barruan dauka mugikortasunerako beharrezko dokumentazioa.

2. BLOKEA: BALORAZIO-IRIZPIDEAK 

Ikasle interesdunek hautaketa-irizpide guztiak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, baremazioa egingo da irizpide hauen arabera (lauak batuz):

  • Lehen mailako espediente akademikoa (0-3 puntu)

Ziklo bikoitzen edo tituludun berrien kasuan, amaitutako zikloaren batez besteko nota kalkulatuko da.

  • Hizkuntza (0-2 puntu):
    • C1-C2 diploma ofiziala duten ikasleei 2 puntu emango zaie. B2 diplomadunei, 1,8; B1 diplomadunei, 1,6.
    •  Lehen Hezkuntza dagokion hizkuntza giroan egin eta diploma duten ikasleei 1,8 emango zaie. Bigarren Hezkuntza edo Unibertsitatea dagokion hizkuntzaz egin duten ikasleak, dagokion diploma dutenak, 2.
    • Dagokion hizkuntza komunikazio-hizkuntza nagusietako bat den familia batean bizi diren ikasleei 1,8 edo 2 emango zaizkie elkarrizketa pertsonal baten ondoren.
    •  Aurreko kategorietan sartzen ez diren eta Plaiaundin ingelesa ikasi ez duten ikasleek hizkuntza proba egingo dute.
    • Eskaera egiteko unean Plaiaundin ingelesa ikasi duten ikasleei puntuak emango zaie ingelesean lortutako kalifikazioaren arabera (soilik ingelesezko komunikazioa, zeharkako gainerako gaitasunak aparteko irizpidea baitira):

                  156 ikastaroko Ikasleak: y = 0,8x*0,2, non x ikastaroan lortutako kalifikazioa da eta y Erasmuseko puntuak.

                  179 ikastaroko Ikasleak: y = 0,9x*0,2

                  E101 ikastaroko Ikasleak: y = 0,9x*0,2

                  E201 ikastaroko Ikasleak: y = x*0,2

  • Motibazioa, itxaropenak eta mugikortasunarekiko konpromisoa (elkarrizketa pertsonala: 0-5 puntu).
  • Talde pedagogikoak positiboki baloratu duenez mugikortasunerako egokitasun pertsonala eta jarrerazkoa (0-5 puntu).

Eskabideak barematu ondoren, honako irizpide hauei jarraituz esleituko dira bekak:

  • Plaiaundiko bekak gordeko dira Plaiaundik parte hartzen duen proiektu estrategikoetarako eta aukera gutxiko hautagaientzat (bekadunak, ikasle zaurgarriak, etab).
  • Ziklo bakoitzari Plaiaundiko beka kopuru bera esleituko zaio. Puntuaziorik altuena duten hautagaiak aukeratuko dira. Ziklo bereko hautagai bat baino gehiagoren artean berdinketa egonez gero, zozketa egingo da euren artean. Soberako beka gutxiago baino zikloak badaude, zikloen artean egingo da zozketa.
  • Hautagai batek uko egiten badio bekari, ziklo horretako hurrengo erreserbako hautagaiari esleituko da. Ziklo horretan hautagairik egon ezean, beka gutxiago lortu duten zikloen artean zozketatuko da.

 

 

 

Zer diru laguntza ematen da?

SEPIEk (Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzua) diru-laguntza bat ematen du, eskatutako mugikortasun-kopuruaren eta Estatuan dagoen aurrekontuaren arabera.

Deialdi bakoitzean, laguntzaren zenbatekoaren berri emango zaio eskatzaileari.

Prozesua

Hona hemen onartuen eta baztertuen zerrenda.

Partekatu sarrera hau

Facebook
Twitter
Telegram
WhatsApp
Email
periodico-blanco
  • Aktualitatea