CIFP Plaiaundi LHII

Más resultados..

Generic selectors
Solo coincidencias exactas
Buscar en el título
Buscar en contenido
Post Type Selectors
post
page
Filtrar por categorías
Administrazioa eta kudeaketa
Aktualitatea
Berriak
Ekitaldiak
Gizarte eta kultur zerbitzuak
Ikaskuntza-Eredua
Ikasleak
Informatika
Jakinarazpenak
Matrikulazioak
Merkataritza eta garraioa
Orrialdeak
Osasungintza
Proiektu eta Zerbitzuak
Proiektuak
Tramiteak idazkaritzan
Zerbitzuak
Zikloak

Ikaskuntza-Eredua

Ikaskuntza-Eredua: ETHAZI

Ikaskuntza-eredu guztia ERRONKETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA KOLABORATIBOAREN inguruan antolatzen da, hori da elementu nagusia.

Gaur egungo industriak eta zerbitzuek orain arte ez bezalako ezagutza eta lan egiteko modua behar dutenez, Plaiaundin irakaskuntza-ikaskuntza prozesua funtzionatzeko modu berri horretara egokitu dugu, azken batean, industriara eta horrek eskatzen dituen balioetara.

Gure ikastetxean, ETHAZI irakaskuntza eredua garatzen da. Ikaskuntza- eredu honen helburua ikasleak beren ikaskuntzaren protagonista izatea da, pentsamendu sortzailea eta berritzailea landuz.

Irakasleek egoera problematikoak (erronkak) aurkezten dizkiete ikasleei, eta egoera horiek ahalik eta errealenak izaten dira, enpresaren mundura egokituta. Etorkizunean lantokian aurki ditzaketen gaiak dira eta irtenbidea eman behar diete.

Ikasleek ondo ulertu behar dute egoera, aztertu egin behar dute eta hura konpontzeko behar duten informazioa jaso eta analizatu behar dute. Azkenik, erronka horri irtenbidea eman behar diote. Horrela, ziklo bakoitzeko gaitasun tekniko eta espezifikoak garatzen dira, bai eta izaera estrategikoa duten zeharkako gaitasunak ere, hala nola: ikasteko autonomia, talde-lana, ezohiko emaitzak lortzea, eta abar, ezinbestekoak baitira beraien etorkizun profesionalerako.


Lan guzti hau ikasleek ez dute bakarrik egiten, beti talde-lanean aritzen dira ikasgelan dauden pertsona guztien talentua baloratzeko. Irakasleen eginkizuna prozesu horretan laguntzaile gisa jardutea da, hau da, erronka horri konponbidea eman ahal izateko hainbat bide bilatzen laguntzea, gidatzea eta irakastea.

Mundua eta ingurunea dimentsio etiko eta baliodun batetik pentsatzen eta begiratzen irakastea da gure helburua; beraien lanean, erantzukizun sozialean eta egungo gizartean suertatuko zaizkien erronkei erantzuteko gai diren profesional kritikoak prestatuz.

Ikasketa eredu honek zenbait ezaugarri ditu:

  • Irtermodularitatea

  • Zikloko irakasle talde autokudeatuak

  • Ebaluatzea, konpetentzien garapenean bilakaera izateko

  • Ikaskuntza espazioak egokitzea

Gure ETHAZI geletako bat bisitatu

periodico-blanco
  • Aktualitatea