CIFP Plaiaundi LHII

Más resultados..

Generic selectors
Solo coincidencias exactas
Buscar en el título
Buscar en contenido
Post Type Selectors
post
page
Filtrar por categorías
Administrazioa eta kudeaketa
Aktualitatea
Berriak
Ekitaldiak
Gizarte eta kultur zerbitzuak
Ikaskuntza-Eredua
Ikasleak
Informatika
Jakinarazpenak
Matrikulazioak
Merkataritza eta garraioa
Orrialdeak
Osasungintza
Proiektu eta Zerbitzuak
Proiektuak
Tramiteak idazkaritzan
Zerbitzuak
Zikloak

LH-ko proba libreak

Euskal Autonomia Erkidegoan teknikariaren edo Goi-mailako teknikariaren tituluak lortzeko, 2026ko probetarako deialdia.

EBAZPENA, 2026eko urtarrilaren 15ekoa, Plangintza eta Antolaketako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoan Teknikariaren edo Goi-mailako Teknikariaren tituluak lortzeko 2026eko probetarako deialdia egiten duena.

EBAZPENEAN agertutako aldaketak direla eta, argitalpen osoa ondo irakurtzea gomendatzen da. (EBAZPENAREN testu osoa)

ALDAKETA EDO GERTAERA GARRANTZITSUAK:

Deialdi honetan aurkezten diren zikloan ALDEZ AURRETIK MATRIKULATUTA EGON DIREN eta dagokion artikuluan ezarritako baldintzak (adinakoak, akademikoak eta bestelakoak) betetzen dituzten PERTSONEK BAINO EZIN IZANGO DUTE AURREINSKRIPZIOA EGIN. Betekizunen artean, sarbide-eskakizunetaz gain, matrikulatu diren zikloko berariazko moduluak (FOL, EIE, Ingeles teknikoa… ez dira sartzen) gaindituta eduki beharko dituzte, gutxienez 500 ordukoak.

Pertsona bakoitzak HEZIKETA-ZIKLO BAKAR BATEKO moduluetan baino ezin izango du aurrematrikulatu. Gehienez, 4 modulu aurrematrikulatu ahal da, 800 ordutik gorakoak ez badira

Abenduaren 9ko 1085/2020 Errege Dekretuaren arabera, EZIN IZANGO DA MODULUEN BALIOZKOTZERIK ESKATU proba horietan. Lantokiko Prestakuntzaren kasuan, aurrematrikula egin ahal izango da bakarrik salbuespena egiteko, beti ere gainontzeko modulu guztiak gaindituta badaude.

Ziklo eta moduluen eskaintza ezarri ondoren, plazak baremazio-ordenaren arabera esleituko dira (ikus ebazpena).

IKUSI GAINERAKO INFORMAZIOA HEZKUNTZAKO WEBGUNEAN

EGUTEGIA
Gaiak // Bibliografia // Azterketak

OHARRA: ZIKLO BAKOITZAREN TEMARIOAK ARGITARATUKO DIRA IKASLEREN BAT MATRIKULATU DEN JAKIN BEZAIN LASTER

Gure ikastetxea ziklo hauetako azterketa libreen egoitza izango da:

  • ZEHAZTEKE

OHAR GARRANTZITSUA: ONARTUAK IZAN DIRENAK ETA GAINERA TASAK ORDAINDU DITUZTENEK BAKARRIK IZANGO DUTE AZTERKETA EGITEKO ESKUBIDEA

Oharra: Libre modalitatean ez dela tutoretzarik izango gogorarazten da, beraz, ez dira gaiei edo azterketei buruzko galderak erantzungo.

Partekatu sarrera hau

Facebook
Twitter
Telegram
WhatsApp
Email
periodico-blanco
  • Aktualitatea