CIFP Plaiaundi LHII

Más resultados..

Generic selectors
Solo coincidencias exactas
Buscar en el título
Buscar en contenido
Post Type Selectors
post
page
Filtrar por categorías
Administrazioa eta kudeaketa
Aktualitatea
Berriak
Ekitaldiak
Gizarte eta kultur zerbitzuak
Ikaskuntza-Eredua
Ikasleak
Informatika
Jakinarazpenak
Matrikulazioak
Merkataritza eta garraioa
Orrialdeak
Osasungintza
Proiektu eta Zerbitzuak
Proiektuak
Tramiteak idazkaritzan
Zerbitzuak
Zikloak

2025/09/24 – Plaiaundi LHIIk adineko pertsonen etxeko zaintza profesionalizatzeko ADINBERRIren prestakuntza eskainiko du

Irungo LHko zentroak, gainera, BiziZain berrikuntza-proiektua gidatuko du, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzatuta, Adinberri, Matia Fundazioa eta Maitelanekin lankidetzan.

Plaiaundi Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua izango da Bidasoako eskualdean Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adinberri Fundazioak ADINPREST programaren baitan bultzatutako prestakuntza-programaren hirugarren edizioaren egoitza. Ekimen hau doakoa da eta adineko pertsonen etxeko zaintzan aritzen diren profesionalak gaitzea du helburu, Pertsona Laguntzailearen Prestazio Ekonomikoarekin (PEAP) lotuta.

Edizio honetan, Plaiaundik 25 plaza eskainiko ditu Bidasoan, Gipuzkoa osoan 80 lagun trebatzeko helburuarekin. Prestakuntzak 480 ordu izango ditu eta autoikasketa saioak eta zentroan bertan egingo diren presentzialak uztartuko ditu. Parte-hartzaileen beharretara egokitutako metodologiarekin diseinatua dago, eta etxeko arretako gizarte-osasun laguntzan lanbide-kualifikazioa lortzeko aukera errazten du.

Maialen Lopez, Plaiaundiko zuzendari exekutiboak, azpimarratu duenez, “gure eskualdearentzat aukera bikaina da prestakuntza hau gurean izatea. Horrekin, gizarte-behar gero eta handiago bati erantzuten diogu, eta, aldi berean, Bidasoako zaintza arloko langileen enplegagarritasuna eta aintzatespena indartzen ditugu”.

Berrikuntza: BiziZain, zaintzen dituztenak zainduz

Prestakuntza hori emateaz gain, Plaiaundik BiziZain: Zaintzen dituztenak zainduz berrikuntza-proiektua garatuko du ikasturte honetan, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzatuta, eta Adinberri, Matia Fundazioa eta Maitelanekin lankidetzan. Proiektu aitzindari honek zaintzaile pertsonen ongizatea jartzen du erdigunean, maiz bakardadea, gainkarga emozionala eta babes falta pairatzen duen kolektibo bat baita.

BiziZain-ek berrikuntza-soluzioak bultzatuko ditu, hala nola laguntza psikologikoa eskaintzen duten plataforma digitalak adimen artifizialaren bidez, estresa kudeatzeko errealitate birtualeko esperientziak, laguntza-taldeak eta Bidasoan komunitate-topaguneak. Zaintzaileak erdigunean jarriko dituen zaintza-ekosistema bat sortzea da helburua, haien erresilientzia eta ematen duten zaintzaren kalitatea indartuz.

Maialen Lopezek azpimarratu duenez, “Plaiaundik ez ditu soilik zaintza arloko profesionalak prestatzen, baizik eta zaintzen dituztenak zaintzeko berrikuntzak ere garatzen ditu. BiziZain-ekin balio erantsia eman nahi diogu eskualdeari, gizarte- eta osasun-arloko eragileekin sarean lan eginez”.

periodico-blanco
  • Aktualitatea