Gaur Plaiaundin izan ditugu Hezkuntza Sailburua, Begoña Pedrosa, Lanbide Heziketako Sailburuordea, Jon Labaka, eta Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaria, Amaia Urzelai.

Bisitan zehar, gure instalazioak ezagutzeko aukera izan dute, martxan ditugun proiektuak bertatik bertara ikusi dituzte, eta Lanbide Heziketako berrikuntza, nazioartekotzea eta FP Dual eredua partekatu ditugu.
Gure komunitatearen lana eta konpromisoa erakusteko aukera paregabea izan da.
Eskerrik asko bisitagatik eta Plaiaundin egiten dugun lanari emandako babesagatik.




















