CIFP Plaiaundi LHII

Más resultados..

Generic selectors
Solo coincidencias exactas
Buscar en el título
Buscar en contenido
Post Type Selectors
post
page
Filtrar por categorías
Administrazioa eta kudeaketa
Aktualitatea
Berriak
Ekitaldiak
Gizarte eta kultur zerbitzuak
Goi mailako
Ikaskuntza-Eredua
Ikasleak
Informatika
Jakinarazpenak
Maila ertaina
Matrikulazioak
Merkataritza eta garraioa
Orrialdeak
Osasungintza
Proiektu eta Zerbitzuak
Proiektuak
Tramiteak idazkaritzan
Zentroari Buruz
Zerbitzuak
Zikloak

Lanbide Heziketako Aparteko deialdia.

Salbuespen gisa, oinarrizko arauan ezartzen diren lau deialdiak agortu dituzten pertsonek aparteko deialdi bat ere izan dezakete, baldin eta honako kausetakoren bat gertatu bada: amatasuna, mendeko pertsonen zaintza, gaixotasuna, minusbaliotasuna, edo ikasketak ohi bezala garatzea baldintzatu edo eragotzi duten beste kausa batzuk.

Horretarako, eskabidea aurkeztu beharko da ikastetxeko idazkaritzan, matrikula egiten den unean. Eskaerak eranskinean agertzen den inprimaki- ereduari jarraituko dio, eta Lanbide Heziketako Zuzendaritzari zuzendu beharko zaio.

Ikastetxeko zuzendaritzak Lanbide Heziketako zuzendariari helarazi beharko dio eskaera, eta,horrekin batera, kausa gisa alegatzen duen zirkunstantzia egiaztatzen duen dokumentazioa eta txostenbat. Aparteko deialdia onartzearen edo ukatzearen ebazpena, bestalde, eskaera bideratu duen ikastetxeko idazkaritzaren bitartez jakinaraziko da. Ikastetxeko idazkaritzak interesdunari helaraziko dio ebazpena eta kopia bat gordeko du espediente akademikoan.

Ebazpenak ez dakar eskolara joateko eskubidea, eta bertan zehaztuko da eskatzailea ebaluatuko eta kalifikatuko den ebaluazio-saioa (ahal dela, otsailean).

Iturria: AGINDUA, 2010eko otsailaren 19koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, lanbide-heziketako heziketa-zikloen ezarpena eta ebaluazioa arautzen duena.

Partekatu sarrera hau

Facebook
Twitter
Telegram
WhatsApp
Email
periodico-blanco
  • Actualidad