Minbiziaren tratamendu garaian elikadura osasungarria sustatzeko jardunaldi praktiko eta formakuntza-izaerakoa
Irun, 2025eko apirilak 22 – Maiatzaren 8an, osteguna, ONkologia 360º proiektuaren barruan, nutrizio eta sukaldaritza tailer bat egingo da minbizia duten pazienteentzat eta haien senideentzat. Hitzordua izango da 10:30ean, CIFP Plaiaundi LHII ikastetxean (Pierre Loti kalea 1, 20301 Irun, Gipuzkoa).
Tailer honen helburua da tresna praktiko eta erabilgarriak eskaintzea, tratamendu onkologikoaren prozesuan elikadura hobetzeko, pertsona bakoitzaren fase eta beharretara egokituz. Jarduera doakoa izango da, baina plaza mugatuak daudenez, beharrezkoa da aurrez izena ematea online formulario baten bidez.
Formakuntza OSI Donostialdeako nutrizionisten eskutik izango da: Garbiñe Aizpurua eta Pello Amiama, eta tratamenduen albo-ondorioei aurre egiteko gomendio erabilgarriak emango dituzte elikaduraren bidez. Ondoren, Donostiako Cebanc Ostalaritza eta Sukaldaritza Eskolarekin lankidetzan, sukaldaritza saio praktiko bat egingo da, non errezeta osasungarri eta errazak prestatuko diren.
Tailer hau ONkologia 360º proiektuaren baitan antolatu da, hau da, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzatutako berrikuntza-proiektu bat, eta ondorengo Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetzan garatzen ari dena: CIFP Plaiaundi LHII, CIFP Monte Albertia LHII, Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola eta ESCIVI. Gainera, Osakidetza eta Cebanc Ostalaritza eta Sukaldaritza Eskola izango dira kolaboratzaileak oraingo honetan.

📝 Izen-ematea: Formularioa
📍 Tokia: CIFP Plaiaundi LHII, Pierre Loti kalea 1, 20301 Irun
📅 Data eta ordua: 2025eko maiatzaren 8a, osteguna – 10:30ean
🗣️ Hizkuntza: Gaztelania
🎟 Doako jarduera, aurrez izena emanda
Informazio gehiagorako edo elkarrizketetarako: Aitor Gaztelumendi
📩 agaztelumendi@plaiaundi.com 📞 685 720 536