
Baliozkotzea edo salbuespena eskatu nahi baduzu, jarraitu beharreko prozedura eta kasu bakoitzean aurkeztu beharreko dokumentazioa adieraziko dizkizugu:
KALIFIKAZIOAK LEKUALDATZEA:
Zeharkakoa ez den eta hainbat heziketa-ziklotan komuna den LHko modulu bat ikasi baduzu (adibidez,Lehen Laguntzak, Haur Hezkuntzan, Gizarteratzean eta Mendekotasun-egoeran dauden Pertsonen Arretako zikloetan), EZ DUZU BALIOZKOTZEA ESKATU BEHARKO, nota zuzenean pasatzen baita modulu horretan matrikulatzean. Egiaztatu zure matrikulan modulu hau gainditutzat agertzen dela (beste ikasketak Euskaditik kanpo egin badituzu, pasatu Idazkaritzatik modulua gainditutzat har dezaten)
LHko MODULUEN BALIOZKOTZEAK
Plaiaundin egiten ari zaren egungo ikasketetako moduluren bat baliozkotzeko erabili nahi baduzu lehen gurekin ikasitako beste heziketa-ziklo bat, orduan ez duzu Idazkaritzatik pasatu beharrik, nahikoa da FORMULARIO hau betetzea. OHARRA: ZURE IKASTETXEKO EMAILA ERABILI BEHARKO DUZU ERREGISTRATZEKO.
Idazkaritzatik pasatu beharko duzu, eta eskaera aurrez aurre egin kasu hauetan (ESKABIDE-ORRIA):
- Beste ikastetxe batean heziketa-ziklo bat ikasi baduzu. (Eraman idazkaritzara espediente akademiko ofiziala notekin)
- Baliozkotzeetarako unibertsitate-ikasketak aurkezten badituzu (MEFPyDri eskaera bat egin behar zaio eta idazkaritzan esan dizute aurkeztu behar duzun dokumentazioa).
- Egiten ari zaren zikloko profesionaltasun-ziurtagiriak aurkezten badituzu. (Aurkeztu ziurtagiri profesionalak idazkaritzan).
ENPRESAKO PRESTAKUNTZA-ALDIARAKO SALBUESPENA
Lan-esperientzia dokumentazio desberdinarekin justifikatu beharko da, soldatapeko langileen, autonomoen, bekadunen eta/edo boluntarioen kasuan. Idazkaritzan galdetu.