CIFP Plaiaundi LHII

Más resultados..

Generic selectors
Solo coincidencias exactas
Buscar en el título
Buscar en contenido
Post Type Selectors
post
page
Filtrar por categorías
Administrazioa eta kudeaketa
Aktualitatea
Berriak
Ekitaldiak
Gizarte eta kultur zerbitzuak
Ikaskuntza-Eredua
Ikasleak
Informatika
Jakinarazpenak
Matrikulazioak
Merkataritza eta garraioa
Orrialdeak
Osasungintza
Proiektu eta Zerbitzuak
Proiektuak
Tramiteak idazkaritzan
Zerbitzuak
Zikloak

2026/01/22 – Bizi-ohitura osasungarriek minbiziaren prebentzioan duten garrantzia aztertu dute Plaiaundi LHIIn

“Prebentzioan ON egon” proiektuaren baitan, elikadura, jarduera fisikoa, osasun mentala eta loa izan dira hizpide gaurko saioan

CIFP Plaiaundi LHIIk gaur goizean minbiziaren prebentzioari buruzko jardunaldia hartu du, “Prebentzioan ON egon” proiektuaren baitan. Jardunaldia 9:00etatik 11:00etara bitartean egin da, eta 30 ikaslek hartu dute parte.

Saioa Nerea Loro, Contra el Cáncer Gipuzkoako biopsikologoak, gidatu du, eta minbiziaren prebentzioan bizi-ohitura osasungarriek duten eragina izan du ardatz. Hitzaldian, elikadura, jarduera fisikoa, osasun mentala eta loaren garrantzia jorratu dira, ikuspegi zientifiko eta egunerokotasunera hurbildutik.

Nerea Lorok azaldu duenez, elikadura desegokiak, sedentarismoak, estres kronikoak eta atseden faltak eragin zuzena dute hainbat minbizi motaren garapenean, eta prebentzioa eguneroko erabakietan hasten dela nabarmendu du.
 “Prebentzioa ez da etorkizuneko zerbait; gaur egun egiten dugunarekin hasten da”, adierazi du.

Jardunaldian zehar, dieta mediterraneoaren oinarriak, elikadura kontzientea, jarduera fisikoaren eta ariketa fisikoaren arteko desberdintasuna, baita osasun mentalak eta loak ongizate orokorrean duten eragina ere azaldu dira. Saioa dinamikoa izan da, ikasleen parte-hartzea sustatzeko galderen eta jarduera praktikoen bidez.

Jardunaldi hau “Prebentzioan ON egon” proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektua CIFP Irudika LHIIk eta CIFP Plaiaundi LHIIk elkarrekin garatu dute, eta Asgicer, Katxalin, Iñurri, Aspanogi, Agadelprise eta Contra el Cáncer Gipuzkoa elkarteekin lankidetzan gauzatzen ari da. Ekimenaren helburua minbiziaren prebentzioa eta diagnostiko goiztiarra ikuspegi hezitzaile, sozial eta komunitariotik lantzea da.

Jardunaldien zikloak bihar izango du amaiera, urtarrilaren 23an, Plaiaundi LHIIn egingo den azken saioarekin. Saio horretan, minbiziaren detekzio goiztiarra Osakidetzan nola lantzen den aztertuko da, Osakidetzako erizain komunitario baten eskutik, prebentzioaren ikuspegia osatuz.

Partekatu sarrera hau

Facebook
Twitter
Telegram
WhatsApp
Email
periodico-blanco
  • Aktualitatea