CIFP Plaiaundi LHII

Más resultados..

Generic selectors
Solo coincidencias exactas
Buscar en el título
Buscar en contenido
Post Type Selectors
post
page
Filtrar por categorías
Administrazioa eta kudeaketa
Aktualitatea
Berriak
Ekitaldiak
Gizarte eta kultur zerbitzuak
Ikaskuntza-Eredua
Ikasleak
Informatika
Jakinarazpenak
Kultur jarduerak
Matrikulazioak
Merkataritza eta garraioa
Orrialdeak
Osasungintza
Proiektu eta Zerbitzuak
Proiektuak
Tramiteak idazkaritzan
Zerbitzuak
Zikloak

2026/03/05 – EMAKUME GIDARIEK GARRAIOAREN SEKTOREAREN AURRERAPENAK ETA ERRONKAK JARRI DITUZTE MAHAI GAINEAN PLAIAUNDIN

Mahai-inguru irekiak sektore maskulinizatuan emakumeek bizi dituzten esperientziak, oztopoak eta aurrerapenak mahai gainean jarri ditu.

Plaiaundi LHIIk “Emakume Gidaria” mahai-inguru irekia ospatu du, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, garraioaren sektorean emakumeek duten presentzia eta oraindik dituzten erronkak aztertzeko.

Mahai-inguruan parte hartu dute Arantxa Bravo eta Izaskun Etxeberria, Plaiaundiko Errepideko Garraioko Ibilgailuen Gidaritza zikloko irakasleek (azken hau moderatzaile lanetan), Cristina Gonzalez, Transportes Goitia enpresako salgaien errepideko garraioko gidariak, Paula Martínez, Dbus-eko bidaiarien garraioko gidariak, eta Amaia Chaurreau, Ekialdebus-eko trafiko-kudeatzaile eta gidariak.

Solaskideek argi utzi dute sektorea aldatzen ari dela, baina oraindik ere estereotipoek pisua dutela. “Oraindik jendea harritu egiten da emakume bat gidari gisa ikustean”, adierazi dute.

Azpimarratu dutenez, bidaiarien garraioan emakume gehiago daude gaur egun, baina salgaien garraioan oraindik presentzia txikia da: “Merkantzietan oraindik emakume gehiago falta dira”. Hala ere, azken urteotan Euskadin emakume gidari gehiago ikusten hasi direla nabarmendu dute, nahiz eta Europako herrialde batzuk aurreratuago dauden arlo honetan.

Lan-inguruneaz galdetuta, parte-hartzaileek azaldu dute hasieran gizonezko lankideei arraroa egin zitzaiela emakume gidariak izatea, baina ez dutela diskriminazio edo arazorik izan, eta gaur egun normalizatuta dagoela.

Segurtasunari dagokionez, ordea, kezka agerian geratu da. Bakarrik bidaiatzen dutenean, emakume gidari batzuek atseden guneetan neurri bereziak hartzen dituztela azaldu dute, beste gidariak dutxatu eta gortinak itxi arte itxarotea, adibidez, bakarrik ez agertzeko. “Atseden guneek zainduta egon beharko lukete; segurtasunagatik nahiago dut gaua ordaindu zaindutako gune batean”, adierazi dute.

Jardunaldiak ikusgarritasuna eman die emakume profesionalen ahotsei, eta erreferente errealak eskaini dizkie bertaratu diren ikasle eta herritarrei.

Plaiaundi LHIIk, ekimen honen bidez, berriz ere azpimarratu du Lanbide Heziketak gizartearen eraldaketan duen papera, eta berdintasunaren aldeko konpromisoa berretsi du.

Partekatu sarrera hau

Facebook
Twitter
Telegram
WhatsApp
Email
periodico-blanco
  • Aktualitatea