CIFP Plaiaundi LHII

Más resultados..

Generic selectors
Solo coincidencias exactas
Buscar en el título
Buscar en contenido
Post Type Selectors
post
page
Filtrar por categorías
Administrazioa eta kudeaketa
Aktualitatea
Berriak
Ekitaldiak
Gizarte eta kultur zerbitzuak
Goi mailako
Ikaskuntza-Eredua
Ikasleak
Informatika
Jakinarazpenak
Maila ertaina
Matrikulazioak
Merkataritza eta garraioa
Orrialdeak
Osasungintza
Proiektu eta Zerbitzuak
Proiektuak
Tramiteak idazkaritzan
Zentroari Buruz
Zerbitzuak
Zikloak

LHko lanbide-moduluak baliozkotzea

Plaiaundi » Tramiteak idazkaritzan » LHko lanbide-moduluak baliozkotzea

Kasu guztietan, moduluen baliozkotzea edo salbuespena lortu ahal izateko, modulu horietan matrikulatuta egotea ezinbestekoa da.

OROKORREAN, KONTUAN IZAN BEHARREKOAK.

Baliozkotzeko eskabidea ikasleak baliozkotzea eskatzen duen irakaskuntzak egiteko matrikulatuta dauden ikastetxean aurkeztuko da, Baliozkotzea eskabide ereduarekin (ikastetxeko inprimakia edo MEyFP-en eredua, Madrilera igorri behar izanez gero*).

Baliozkotzeko eskabideak aurkezteko epea ikasturtea hasten den egunean hasten da, eta ikasturtearen azken egunean amaitzen. Ikasturte bakoitzeko baliozkotze-eskaera bakarra aurkeztu ahal izango da. Lehentasuna izango dute matrikula egiteko epea hasten denetik ikasturte bakoitzeko urria amaitu arte aurkeztutako espedienteek.

Baliozkotzeak edo LP-ko salbuespena lortzeko eskaera guztiak ikastetxeak izapidetuko ditu, hauetako zenbait Kirol Kultura eta Hezkuntza Ministeriora (MEyFP) igorriko badira ere, berorrek ebazpena eman dezan.

Oharra: MEyFP-era igorriko dira hurrengo ikasketekin lotutakoak:

  • Unibertsitateko ikasketak eginak izan eta LH zikloak baliozkotu nahi izandakoan.
  • LOE ziklokoak eginak izan eta LOGSE-koak baliozkotu nahi izandakoan.
  • 1.LH eta 2.LH tituloak, LOE eta LOGSE-koak baliozkotu nahi izandakoan.

Gainerako kasuetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko modulu propioak (Ingeles Teknikoa eta Kalitatea eta Etengabeko Hobekuntza) direnean ere, ikastetxean ikuskatu eta ebatziko dira.

Kode berberak dituzten lanbide-moduluak, izen berak, amaierako gaitasunak edo ikaskuntzaren emaitzak, edukiak eta iraupena, modulu berdintzat hartuko dira, edozein heziketa-ziklotakoak direla ere, eta gainditutako lanbide-moduluetan lortutako kalifikazioak modulu horiek sartuta dauden zikloetako edozeinetara eramango dira.

Baliokidetasun hori ez duten baliozkotutako lanbide-moduluak eta salbuetsitako moduluak ezin izango dira zenbatu heziketa-zikloaren batez besteko nota kalkulatzeko.

LH-ko zikloetako baliozkotzeak hurrengo arauetan oinarrituta daude:


BALIOZKOTZEAK EGITEKO BEHARREZKO DOKUMENTAZIOA

1) Baliozkotzeak eskatzeko agiriak, beste heziketa zikloko HSAOL edo HOL-ko moduluen edo Lanbide Ziurtagirien ekarpenak eginez gero:

  • NAN fotokopia.
  • Baliozkotzea eskabide eredua (ikastetxeko inprimakia edo MEyFP-en eredua, Madrilera igorri behar izanez gero*).
  • Noten ziurtagiri ofiziala (jatorrizkoa eta fotokopia) edo Lanbide Ziurtagiria (jatorrizkoa eta fotokopia), kasuan kasu.

Oharra: LPO (Lanbide Prestakuntza eta Orientabidea) moduluaren baliozkotzea eskatzen bada aurkeztu beharreko agiriak aldatu egiten dira egindako ikasketa plan eta matrikulatua egon den planaren arabera. Hori dela eta, hurrengo aukerak sortzen dira:

a) Plan bateko LPO-ren ekarpena egitea plan bereko beste ziklo baterako, hau da, HSAOL-tik HSALO-ra HLO-tik HLO-ra.

Kasu honetan, nahikoa litzateke aurreko puntuen artean 1ean aipatutako agiriak aurkeztea, eta ikastetxean ebatziko da.

b) HLO-ko LPO-ren ekarpena egitea HSAOL-ko LPO-rako.

MEyFP-ko LH eta Orientaziorako Azpizuzendaritza Orokorrak eman beharko du, hori dela eta, 1. puntuan aipatutako agiriak aurkeztu ondoren ikastetxeak Madrilera igorriko ditu.

c) HSAOL-ko LPO-ren ekarpena egitea HLO-ko LPO-rako.

Honetarako ere, 1. puntuan aipatutako agiriak aurkeztu beharko dira eta ikastetxeak ebatziko du, kasu honetan lan arriskuen prebentziorako oinarrizko prestakuntza ziurtagiria ere aurkeztu beharko da, 39/1997 RD-n jasoa den legez (50 gutxieneko ordu kopuruko ikastaroa).

Baliozkotze hauen ebazpena ikastetxeak bertako iragarki oholean eta bere web orrian (www.plaiaundi.hezkuntza.net) argitaratuko ditu, Madrilera igorritakoak izan ezik, zeren MEyFP-ek emandako ebazpena eskabidea aurkeztu duen ikasleak jasoko baitu bere posta elektronikoan, eta geroago, eta baliozkotzeak eraginkorra izan dadin, azken ebaluazioko akta jaso baino lehen, ikastetxeko idazkaritzan jakinarazi beharko du.

2) Unibertsitateko ikasketen ekarpena eginez gero, baliozkotzea MEyFP-era igorriko da:

  • NAN fotokopia.
  • Irakaskuntza ofizialeko noten ziurtagiria, jatorrizkoa ala konpultsatutako fotokopia, non, zehaztasunez, gainditutako irakasgai bakoitzean emandako orduak edo lortutako kredituak agertuko diren.
  • Gainditutako irakasgaien programa ofizialak, unibertsitatearen zigiluarekin (jatorrizkoa edo konpultsatutako fotokopia). Hauetan baliozkotzearen oinarri diren eduki teorikoak, zein praktikoak, zehatz-mehatz, adieraziak izan behar dira.

Ministerioak emandako ebazpena ikasleari eskabidean ezarritako m@il-era iritsiko zaio zuzenean, eta ikasleak berak jakinarazi beharko dio ikastetxeari ebaluazio finala egin baino lehen.

MEyFP-ko baliozkotzeen informazio gehiago:

Partekatu sarrera hau

Facebook
Twitter
Telegram
WhatsApp
Email
periodico-blanco
  • Actualidad