Lanbide Heziketako lau ikastetxe elkarlanean ari dira gaixo onkologikoen bizi-kalitatea hobetzeko
Ekimen aitzindari batean, espezialitate ezberdinak dituzten Lanbide Heziketako lau ikastetxek (Monte Albertia, Plaiaundi, Inmakulada eta Zinema eta Bideo Eskola) indarrak batu dituzte minbiziak jotako pertsonen ongizate integrala hobetzeko diseinatutako proiektu berritzaile batean. Proiektu anbiziotsu honen helburua, pazienteen behar fisiko, nutrizional, psikologiko eta estetikoei erantzutea da, gaixoen bizi-kalitatean lagunduko duen laguntza-sarea eta baliabideak sortuz. Proiektu honetan, Ikastetxeekin elkarlanean, onkologiaren ekosistema osatzen duten AECC Gipuzkoa, Asgicer, Aspanogi, Izan Iñurri eta Katxalin elkarteak daude, eta baita Donostiako Onkologikoa ere.
Gaixo onkologikoei beren burua zaintzen eta prozesuan zehar hobeto sentitzen lagunduko dieten informazioa eta tresna baliagarriak eskaintzea da helburu nagusia. Horretarako, baliabide digitalak garatzen ari dira, hala nola profesional espezializatuek egindako tutorialak eta aurrez aurreko tailer eta hitzaldiak bilduko dituen webgune bat. Jarduera horiek funtsezko gaiei buruzko orientazioa emango dute, hala nola elikadura osasungarriari, egokitutako jarduera fisikoari, ongizate emozionalari eta autozainketa estetikoari buruzkoa.

Gainera, eskuratutako ezagutza, Euskadiko Lanbide Heziketako sarea osatzen duten ikastetxeetara transferitzea ahalbidetuko duen prestakuntza-materiala sortzea ere bada proiektuaren helburua. Horrela, aurrera eramaten diren ekintzetatik eratorritako ezagutzak eta praktika onak ikasgelara iristea ahalbidetuko da, inpaktua biderkatuz eta kolektibo honi arreta emateko etorkizuneko profesionalak konpetenteagoak izango dira.
Proiektuak urte beteko iraupena duen arren, plataformaren eta sortutako baliabideen iraunkortasuna bermatzeko funtsezkoak diren elkarte eta eragileen trebakuntza ere barne hartzen du. Horrela, ekimenak gaixo onkologikoei eta haien familiei laguntzen jarraitzea espero da, baita proiektua amaitu ondoren ere.
Ahalegin kolektibo horrek, espezialitate desberdinetako ikastetxeen arteko lankidetzak pertsonen bizitzan eragin dezakeen onura nabarmentzen du, ezagutza eta berrikuntza ongizatearen zerbitzura jarriz.
Jarraitu gure eguneratzeak proiektu zirraragarri honi buruzko informazio gehiagorako!
