CIFP Plaiaundi LHII

Más resultados..

Generic selectors
Solo coincidencias exactas
Buscar en el título
Buscar en contenido
Post Type Selectors
post
page
Filtrar por categorías
Administrazioa eta kudeaketa
Aktualitatea
Berriak
Ekitaldiak
Gizarte eta kultur zerbitzuak
Ikaskuntza-Eredua
Ikasleak
Informatika
Jakinarazpenak
Matrikulazioak
Merkataritza eta garraioa
Orrialdeak
Osasungintza
Proiektu eta Zerbitzuak
Proiektuak
Tramiteak idazkaritzan
Zerbitzuak
Zikloak

2025/09/05 – Plaiaundik 950 ikaslerekin eta berrikuntza-proiektu aitzindariekin hasi du ikasturtea

Irungo LHko zentroak espazio garden eta jasangarriak estreinatu ditu eta bost proiektu abiaraziko ditu hezkuntza, teknologia eta osasuna uztartuz

Irun, 2025eko irailaren 5a.– Plaiaundi Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak 2025-2026 ikasturteari hasiera eman dio gaur, 950 ikasle eta 142 irakaslerekin. Ongietorriko ekitaldia Maialen Lopez Zuzendari Exekutiboak eta Ibon Amilibia eta Oihane Santos Ikasketaburuek gidatu dute, lehen mailako ikasle berriak harrera egin ondoren tutoreen esku gelaka banatu direlarik.

Ikasturte hasierak berrikuntza garrantzitsuak ekarri ditu: Plaiaundik zenbait instalazio berritu ditu gardentasuna eta argi naturala sustatzeko, energia-kontsumoa murriztuz eta jasangarritasuna indartuz. Espazio berriek metodologia aktibo eta kooperatiboak sendotzen dituzte, gela itxi tradizionalaren eredua gaindituz eta ingurunea ikasketa-prozesuan txertatuz; horrela, ikasleek beste diziplinetan egiten ari dena ikusi eta partekatu dezakete.

Plaiaundik horrela Lanbide Heziketa berritzaile eta kalitatezko baten aldeko konpromisoa berresten du, bere bost lerro estrategikoekin bat eginez: Balioak+, berrikuntza eta ETHAZI eredua, talentuaren kudeaketa, kanpo lankidetzak eta nazioartekotzea, eta digitalizazioa eta espazioen egokitzapena.

Testuinguru honetan, ikastetxeak, Lanbide Heziketako beste ikastetxe batzuekin elkarlanean, bost berrikuntza-proiektu garatuko ditu ikasturtean, horietako lau Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren deialdian hautatuak:

Bizizain, zaintzaileen ongizatea hobetzeko tresna digitala, Pertsonarengan Arreta Zentratuan oinarritua.

BegiraBLISS, irisgarritasun erradikala bultzatzen duen proiektua, tokiko adimen artifiziala, begi-jarraipena eta Bliss hizkuntza erabiliz, desgaitasun larriak dituzten pertsonentzat.

Babes BALak, bakterio laktiko eraginkorretan oinarritutako elikagai probiotiko berri baten garapena.

Bihotza Taupaka, Irribarrea Ahoan, ahoaren eta bihotzaren osasuna lotzen dituen ekimena, gaixotasun kardiobaskularrak prebenitzeko protokolo digital pertsonalizatuak sortuz.

Onkologia 360º, minbiziaren aurkako elkarteekin elkarlanean garatutako proiektua, hezkuntza eta osasunaren arteko zubi berritzailea eraikitzeko eta prebentzioan zein sentsibilizazioan aurrera egiteko.

Maialen Lopez zuzendari exekutiboak nabarmendu duenez, “ikasturte honetan Plaiaundiren balioak indartu nahi ditugu: berdintasuna, jasangarritasuna, inklusioa eta elkartasuna. Gure nortasun-ezaugarria berrikuntza teknologiko eta soziala da, baina beti pertsonak erdigunean jarriz”.

50 urte baino gehiagoko ibilbidea duen Plaiaundik, Irungo Plaiaundi parke ekologikoan kokatua, LHko zikloak eskaintzen ditu Administrazio eta Kudeaketa, Garraio eta Merkataritza, Informatika, Osasungintza eta Gizarte Zerbitzuen arloetan, eta Lanbide eta Europako Gizarte Funtsak %100ean diruz lagundutako enplegurako prestakuntza ere eskaintzen du.

periodico-blanco
  • Aktualitatea