CIFP Plaiaundi LHII

Más resultados..

Generic selectors
Solo coincidencias exactas
Buscar en el título
Buscar en contenido
Post Type Selectors
post
page
Filtrar por categorías
Administrazioa eta kudeaketa
Aktualitatea
Berriak
Ekitaldiak
Gizarte eta kultur zerbitzuak
Goi mailako
Ikaskuntza-Eredua
Ikasleak
Informatika
Jakinarazpenak
Maila ertaina
Matrikulazioak
Merkataritza eta garraioa
Orrialdeak
Osasungintza
Proiektu eta Zerbitzuak
Proiektuak
Tramiteak idazkaritzan
Zentroari Buruz
Zerbitzuak
Zikloak

Zuzendaritza Taldea

Zuzendariaren agurra (zuzendaritza@plaiaundi.eus)

Bisitari estimatua!

PLAIAUNDI LHIIko zuzendari berria naizen aldetik, ongi etorria eta eskerrak eman nahi dizkizut gure web orria bisitatzegatik naiz gure ikastetxearekiko erakutsitako interesagatik.

 

Litekeena da, gure webgunea kontsultatzearen arrazoia informazioa biltzeko eta zure etorkizun laburrean gustuko duzun lanpostu batera azkar sartzeko aukera emango dizun prestakuntzaren bat aukeratzeko informazioa bilatzen aritzea. Zure helburuak lortzeko baliagarria izango zaizula espero dut! Bertan, gure prestakuntza-eskaintza arautuari buruzko nahiz hura emateko ereduari buruzko informazioa aurkitu ahal izango duzu, baita horrekin lotutako prozedurak ere ageri dira: inskripzioari, matrikulazioari, onartutakoen zerrendei eta abarri buruzkoak.

Enplegurako prestakuntza-ikastaroak ere ematen ditugu langabeentzat edo jardunean daudenentzat, eta aholkularitza- eta ebaluazio-prozesuan ere parte hartzen dugu, lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozesuaren barruan.

Gure Twitterrari eta gure berrien atalari arreta jartzera gonbidatzen zaitut, interesgarria izan daitekeen edozein informazioren berri izan dezazun, hala nola, azterketen deialdiak (ofizialak eta libreak), Ate Irekien jardunaldia, hitzaldiak, kultur jarduerak, etab.

Zuzendaritza-talde osoa, baita irakasleak ere, bikaintasunezko hezkuntzaren alde lanean ari gara eta hala jarraituko dugu, eskaintzen dugun prestakuntza, pertsonek egin ahal izateko ez ezik egiten jakin dezaten formatuko ditugu; era horretan, bizi dugun etengabeko aldaketa-egoerari aurre egiten jakin dezaten.

Laster, gure hezkuntza-komunitateko kide izatea espero dugu.

Agur bero bat Plaiaundi LHIIko zuzendaritza-talde osoaren partetik

periodico-blanco
  • Actualidad