
Maiatzaren 13tik 15era bitartean, EuskoSkills 2025 ospatu da Ficoban, Lanbide Heziketako Euskadiko Txapelketa ofiziala. Plaiaundik ordezkaritza berezia izan du aurten: Erizaintzako Zainketa Osagarriak zikloko ikasleek Arreta Soziosanitarioko kategorian parte hartu dute.
Amaia Urretabizkaia irakaslearen gidaritzapean, Sarai García eta Maialen Azurmendi gure ikasleek, gogoz eta ilusioz jardun dute lehiaketan, eta lan bikaina egin dute. Emaitza ez da makala izan: zilarrezko domina lortu dute beren kategoriako ariketa praktikoetan egindako lanagatik.
EuskoSkills ez da soilik lehiaketa bat. Bertan parte hartzeak aukera ematen du ikasleek benetako lan-ingurune batean trebetasunak eta konpetentziak lantzeko, eta aldi berean, FPren balioa eta berrikuntza azpimarratzeko. Sarairen eta Maialenen esperientzia a Plaiaundin egiten den lan onaren eta prestakuntza-mailaren adibide garbia da.
Gure zorionik beroenak bidali nahi dizkiegu talde osoari: Amaia, Sarai eta Maialen. ¡Estamos muy orgullosos de vosotras!
