Salgaien eta/edo bidaiarien garraioko eta logistikako enpresa baten sailak antolatzea, eta enpresaren zuzendaritzak ezarritako helburuak betetzeko beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak zehaztea.
Garraio-planak, produkzio-planak, eragiketa-planak eta biltegiko fluxuak eta eguneroko trafikoak egitea eta kudeatzea.
Distantzia luzeko ibilbideak planifikatzea eta banaketa-ibilbideak egitea, garraio-moduen ahalik eta konbinaziorik onena hautatuta.
Salgaien eta/edo bidaiarien nazioarteko garraioa edo joan-etorria bermatzeko administrazio-kudeaketak egitea herrialde eta garraiobide desberdinen artean.
Garraioko eta logistikako zerbitzuak sustatzea eta zabaltzea, marketineko teknikak eta estrategiak aplikatuta.
Garraio- eta logistika-zerbitzua saltzeko prozesua egitea eta salmentaren ondoriozko dokumentazioa prestatzea.
Bezeroekiko harremanak kudeatzea, hala badagokio ingelesez, eragiketen jarraipena eginez, haien eskariei, gorabeherei eta erreklamazioei behar bezala erantzuteko, eta emandako zerbitzu-maila ziurtatuz.
Salgaien biltegiratzea antolatzea, haien osotasuna eta eskura dauden bitartekoen eta espazioen aprobetxamendu egokia bermatuko duten baldintzetan.
Produkzio- eta banaketa-planetan materialen eta salgaien hornikuntza egitea eta kontrolatzea, kantitatea, kalitatea, lekua eta epeak ziurtatuz.
Salgaiak inportatzeko eta esportatzeko eta sartzeko eta bidaltzeko eragiketen administrazio-kudeaketa egitea.
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientzia onena ematen dizugula ziurtatzeko. Leku hau erabiltzen jarraitzen baduzu, horrekin ados zaudela onartuko dugu.
Usamos cookies para asegurar que te damos la mejor experiencia en nuestra web. Si continúas usando este sitio, asumiremos que estás de acuerdo con ello.